avatar
Your name :

or login

Add Song
New comments

Dei - Jaso Eman

 
0
Copied!
Jaso, eman, eman, jaso
Hoien eran erran paso
Gerran hegan zenbat lazo
Baina ileran denak mantso
Saihestua, babestua… denetarik pasa da txo!
Gaur prestua da jestua baina eskua ukatzen atzo

Dena hasi zen hamabi urteko haur baten inozentziatik
Ene bakea ateratzen nuen hitzaren biolentziatik
Eman nahi nion bitatik
Egiten nuen nigatik…
Jaso dudanaren laurdena ematen badut pozik noa ni haatik

Hoien ligatik ihes egin nuen alferrik dira Top Tenak
Orеnak igaro ditut berdin zait zein diren hoiеntzat onenak
Omenak heien buruari
Ordenak kanpo munduari
Nora noan ez dut hain argi baina ez dit ihes egingo trenak

Mantendu ala aldendu…
Ez kendu ala hartzen dut…
Hilik nahi nauzue aizue ez naiz oino zendu!
Lausenguz lausengu ez naiz ibili
Hamaika lili erabili dituzte nahiz ta gero ximeldu

Sare tipo patetiko hoiekin ez dut bat egingo
Arketipo batek ito ditu ta bizi dira berarekiko
Ni ez naute beraiek hilko
Erran arte erraiek kito
Jada ez dakit nork duen egia ta zer bilakatu zaien mito
Eraso ezkero gaur'e nik eginen diet aurre
Ateraiak ditut lau eh! ta ez dira izan cum laude
Herri hau ez bada ene toki «ØDEI zeren zai zaude?»
Ez dut tiro egiten gratuitoki balak garesti daude

Zurien artean beti gris
Hitz hutsal oro dakusat hits
Anitzek ez luke eginen hitz debalde errana ordaintzen balitz
Egurtzen nautenek ez naute beldurtzen, hala izanen zela segur zen
Jin zaitezte nigana banan bana ez bainaiz hasiko neurtzen

Ei o! Begiak ditut erakusleiho
Barkatu lagunak maiz isiltasunak dio hitz askok baino gehio
Berinetan lurruna
Begirada zurruna
Besarkada leguna…
Berriz ni naiz laguna!

Zuhaitzak landatu nahi ditut nahiz ta fruiturik ez bildu
Kikildu izan naute ta orain ezin naiz isildu
Umil gu genbiltzan
Amildu gaituzte
Berdin du zer gisan
Hurbildu nahi dute

Mintzo zaizkit batzuen klip bateko klik kantitatez
Jolasetik bizi naiz ni, jokoaz ez dakit batez
Anabasa jasan kritika jasaz bete da plaza
Harrokeriaz ez pasa noiztik masa elikatzen da kalitatez?
Bakoitzak bere bideak, bere ideak
Familia, rapa ta euskara dira ene eremu libreak
Askok galdetzen du zer zen
Hasiak gira gu lehertzen
Berdin zait ulertzen ez baldin banaute nik ere ez ditut ulertzen

Jaso, eman, eman, jaso
Hoien eran erran paso
Gerran hegan zenbat lazo
Baina ileran denak mantso
Saihestua, babestua… denetarik pasa da txo!
Gaur prestua da jestua baina eskua ukatzen atzo

SoundCloud:

edit soundcloud

YouTube:


More Dei lyrics

Dei

Dei

Song Description

Biography

New Lyrics

​zerix - после чего | Текст песни
{Текст песни «После чего»} {Куплет 1} Дай мне звук, которого
Kaaize! - Café | Lyrics
Your heart in my arms I can't handle , we met in a dream And as the minutes turn to hours,
Jayson Cash & Tha Eastie Boyz - Just Me | Lyrics
{intro: eric bellinger} Oh, oh Yeah, yeah, ooh, oh, ooh, ooh
ROB.GREEN - Sleeping On My Own | Lyrics
{Verse} I know you see it It’s written on my face Behind my words A
​zerix - подари мне способ | Текст песни
{Текст песни «подари мне способ»} {Куплет 1} Сегодня новая
Casey Barnes - We're Good Together | Lyrics
You like your liquor on the rocks I shoot my whiskey neat You hear one song, and then
YUNG MEFEDRON - .afterlife. | Текст песни
{Текст песни «eclipse era»} Часть I {Куплет 1} Demon back
​zerix - последний | Текст песни
{Текст песни «последний»} {Припев} (Та-та, ещё темп) Ты
Reall Ronny - Clima | Тexto
Quer 'tá comigo every day e nem sempre ’tou free 'to na pista atrás do cash ela liga